Euskal Herria, 2020-08-04
Juan Carlos I.aren ihesak hautsak harrotu dauz eta gaur Goizeko Izarretan saoian Arnaldo Otegik Espainiako errege emeritua Francok aukeratutako estaduburua izan dala gogoratu deusku. Sozialistek sasoi baten juancarlistak zirala inoela azpimarratu dau Otegik eta Pedro Sanchezen gobernua monarkiagaz biguinegi jokatzen dabilela gaineratu.
Atzo osotu zan Eusko Legebiltzarreko mahaian aniztasuna erabat bermatuta ez dagoala esan dau Otegik. Bestalde eta Bakartxo Tejeria jeltzaleak estaduagaz hartuemon barri bat hasteko borondateari buruz esandakoaz EH Bilduko buruak adierazo dau hori ikusteko dagoala. Bateragune auziaz be galdetu deutsagu. Iñigo Iruin abogaduak esan barri dau estaduari konpentsazino bat eskatuko jakola. Honen harira Arnaldo Otegik autortu dau kalteordain ekonomikoa exigiduteko eskubidea dabela baina horrek ez dauela espetxean emodako 6 urte t'erdiko sasoia estaliko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa