Areatza , 2015-09-05
Aurtengoa Areatzan antolatzen daben bigarren mendiko astea da. Irailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko dabe. Igaz hasi ziran urtero egiten daben mendi martxea osotzeko asmoz eta aurten eredua errepikatu dabe. Argazki lehiaketea eta berbaldi bi antolatu dabez.
Astea amaitzeko, zapaturako, irailaren 12rako, mendi martxea antolatu dabe, laugarrena. Aurten ganera lehenengoz, Areatzako edurtegira helduko da, 1.065 metrora. Martxeak ibilbide bi eukiko dauz, bata 19,5 kilometrotakoa eta bestea 27,5ekoa. Izen emotea internet bidez irailaren 10a baino lehenago egin daiteke edo bestela, martxako egunean goizeko 7.15etatik aurrera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa