Sestao - Zumarraga, 2016-04-20
Sestaon altzairua sortzeko lantegia sasoi baterako sarratu dabe eta Zumarragakoa muga barik itxi. Arcelorreko beharginei ez eze itxierak lantegi honeekaz lanean dabilzan garraiolariei eragin deutse. Esteban Muruamendiaraz HIRU sindikatuko kideak egoerearen barri emon deusku. Lan barik geratuko diran garraiolari honeek, prezioak merketuz, beste garraiolari batzuen lana ikutuko dabela zehaztu dau HIRUk. Egoera honek sektorean gatazkea sortuko dauela adierazo dau sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzari batzar baterako deia egin deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa