Bizkaia-Grezia, 2016-07-15
"Ongi etorri errefuxiatuak" jendarte mugimendua irten da gaur, garagarrilak 15, Tesalonikara, Greziaruntz. Hainbat pertsonen babesa jaso dauan iniziatiba Bilbotik abiatu da autobusez. Geldiuneak, Hego Euskal Herria, Katalunia eta, azkenik, errepublika helenikoa izango direz, errefuxiatuak bizitzen ari diran egoerea, traba eta duintasun eskasia salatzeko. Bizkaia Irratiak partaide bategaz, Arantza Fernández de Garaialdegaz, berba egiteko aukera izan dau eta intentzinoa zein dan definitu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa