Euskadi, 2020-08-18
Gaueko aisialdia berez ez da txarra Arantxa Tapiaren eretxian baina aisialdi horretan herritarrak larregi erlajetan dirala azpimarratu dau beraz gaur ezaugutuko doguzan neurri barrietan sektore honi eragingo deutsezan erabagiak egongo dira. Ostalaritzaren sektoreari laguntzeko dirulaguntza barriak etorteari ez deutso atea sarratu Tapiak. Hori irailean jorratu beharrko kontua dala gaineratu dau. Enpresetan kaleratzeak sahiesteko negoziazinoetan alternatibak bilatu behar dirala uste dau Tapiak. Enpresariei eta beharginei alternatiba horreetan sakontzeko deia egin deutse ta aukerak lan-ordu kopuruetan eta soldatetan bilatu daitekezala adierazo dau. Zaldibarko zabortegian agertutako hazurrez eta gorpuzkinez galdetuta orain hazur horreek identifiketako unea dala esan deusku eta hortik aurrera lanean jarraitzeko momentua be. Bestalde Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan dau Madrilen sortutako automobilgintzaren mahaia ahalik eta lasterren batzartzea gura dauela eta lehenengo sektoreaz be berba egin dau. Gaur amaituko dan hegaluzearen arrantzaldia ona izan dala esan dau eta harrapaketa kuoten akordu barri baten alde egin dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa