EAE, 2017-11-15
Emon barik jarraitzen daben eskumenen auzian EJak Espainiako Gobernuari leialtasuna exigidu deutso. Arantxa Tapia sailburuak, gure estudioetan, Espainiako gobernuak trasferidu barik daukazan eskumenez berba egiteko batzarrak atzeratu izana salatu dau.
Tapiak Madrilgo gobernua lehen baino mesfidatiago ikusten dau eta EJak orain arte erakutsi dauen leialtasuna eskatu deutso. Ekonomiaren garapenerako sailburuak esan deusku industrian hazkundea igerri dala baina erronka nagusia hazkunde orekatua lortzea dala. Siemens-Gamesari jagokonean EJak nabarmendu dau Bizkaiko egoitzea mantenduko dala eta multinazionalari Euskadin kaleratzerik egongo ete dan ahalik eta arinen zehazteko exigidu deutso. Bestalde LUCART talde italiarrak Enkarterriko CEL enpresea erreskatetako egindako proposamena oso egokia dala uste dau Tapia sailburuak. Lemoizerako eta Mendexarako akuikulturarako iragarrita dagozan proiektuez be berba egin dogu sailburuagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa