Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Arantxa Tapia: "Abiadura Handiko Trenak lehentasun izaten jarraitu behar dau"

Euskadi, 2020-04-17

Madrilen sortu nahi dan alderdien mahaian Euskadiren eskumenekiko errespetua exigidu behar dala uste dau Arantxa Tapiak. Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapenerako sailburua gaur Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu. Lau egun igaro dira milaka behargin euren lantokietara itzuli ziranetik. Tapia sailburuak esan deuskunez enpresetan segurtasun baldintzak ez beteteagaitik salaketa oso gitxi egon dira. Bestalde nazinoartean hartuemon komertzialetan dabilzan euskal enpresek egoera barriei aurre egin beharko deutsiela azaldu dau Arantxa Tapiak.  Konfiantzea sortzeko estrategia barriak bilatu beharko dirala adierazo dau.

Osasun krisia dala eta Espainiako gobernuak egokituko dauzen aurrekontu barrietan Abiadura Handiko Trenak lehentasun izaten jarraitu behar dauela uste dau Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapenerako sailburuak. Era berean astelehenean hasiko dan bokartaren arrantzaldiari buruz Tapiak esan deusku lonjetan eta itsasontzietan segurtasun neurriak jagoten dabilzala eta dana dagoala prest antxoaren arrantzaldirako. Arrantzaleek erabagi dabe barku bakotxaren eguneko arrantza kopurua 10.000 kilotik, 6.000 kilora jaistea. Bermeoko arrantzaleen artean birusa daben positiborik ez dagoala esan dau sailburuak eta Ondarroakoei jagokenean kasu bakarra antzemon dabela.  

Arantxa Tapia

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia