Bermeo, 2022-04-07
Apoen pasabideak egokitu dabez Bermeon, Artika inguruan. Bizkaiko Foru Aldundiak biodibertsidadea babesteko lan batzuk burutu dauz Bermeoko Artika auzoan. Udabarrian apoak erreka etea urmael handietara gerturatzen dira ugaltzeko eta Bermeoko Artika auzoa da horren adibide. Sasoi honetan ehundaka apo ikusi daitekez, inguru horretan, babestutako errekara bidean. Gaizka Aurrekoetxea Bermeoko Udaleko ingurumen teknikariagaz berba egin dogu "Goizeko Izarretan" saioan.
Artika ingurua apoak ugaltzeko leku aproposa da. Iaz 200 bat apo zenbatu ebezan hilda bidean, eta orain errepidearen zati baten gidarientzat seinale batzuk ipini dabez, kontuz gidatu dagien. Helburua, bidodibertsiadea babestea eta herritarrak sentsibilizatzea da. Udal ordezkariek herritarrei laguntza eta inplikazinoa eskatu deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa