Bilbo, 2018-01-31
Antzerkirako gidoiak saritzeko Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak urtero antolatzen daben lehiaketa honetarako 41 gidoi jaso dabez, honeetatik 28 gazteleraz eta 13 euskeraz. Lehiaketako antolatzailea dan Mikel Martinezek oso lan gatxa izan dabela esan deusku. Irabazleak honakoak izan dira: Euskerazko gidoirik onena Oier Guillan oiartzuarrak sortutako “Ero, ia” lanarentzat izan da. Egitan 2003an Irakera brigadista joan zan lagun bategaz pasau jakona Oierrek antzerki lan bihurtu dau. Gaztelaniazko gidoirik onenaren saria Iñigo Cobo sanrturtziarrak jaso dau. Bere lana Bilbo eta Mexiko arteko balizko lurrikara baten oinarritu dau Cobok. Patxo Telleria sortzaileari Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko lehiaketa honetan sari berezi bat emon deutse. Apartekoa. Izan be Patxo Telleriak Mikel Martinezek taularatuko dauen monologo bat idatzi dau, tabernari baten istorioa kontetan dauena.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa