Getxo, 2019-02-19
80 urte pasau eta gero, Dionisio edo Antton Aretxebalaren gorpuzkinak berreskuratu dabez. Antton Azkargorta ilobak azaldu deusku nor zan Anton Aretxabala. Agiri ofizialetan Dionisio izenaz agertzen dana. 1896an Bilbon jaioa eta 1939an Cadizen hil zana. Cadizen atxilotu eta kartzelatu eben eta ez dauke datu larregirik. Bertsino ofizialak bere buruaz beste egin ebala inoan baina bere senitartekoek sekula be ez dabe hori sinistu. 1939an frankismoak fusilautako edo erahildako askoren bertsino ofiziala suizidioarena zan. Aretxabalaren ondorengoak lanean ibili dira Anton topetako eta azkenean lortu dabe. Aretxabalaren istorioa kontetako eta gorpuzkinen autopsia barri bat egiteko familia Getxoko udalagaz etra Gogora Institutoagaz hartuemonetan dabil. Guzti honetaz Antton Azkargortagaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa