Bizkaia - Australia, 2018-10-01
Anton Onaindia Laka ta Loren Arkotxa, bata lekeitiarra ta bestea ondarrotarra. 60 hamarkadan itsasontzi baten Australiara joan ziran beharrean, hantxe azkure kaña ereiteko landetan egon ziran beharrean. Ez ziran horretan jardun eben bizkaitar bakarrak. Uribe-Kostako, Mungialdeko, Busturialdeko ta Lea-Artibaiko makina bat euskaldun joan ziran Australiara beharrean. Eurek bizitako esperientziez eta sortu gura daben alkarteaz berba egin deuskue. Australian egondako euskaldunak, zemendian, Gernika-Lumoko Zallo Barri jatetxean egingo daben bazkari baten batu gura dabez. Helburua alkarte bat sortzea da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa