Donostia, 2012-12-13
Jacques Anquetil izan zan Frantziako Tourra bost aldiz irabazi eban lehenengo txirrindularia. Raul Perezek, Anquetili buruzko biografia liburua argitaratu dau euskeraz. Berbarako saioan azaldu dau zelan otu jakon liburu hori idaztea, zelan egin dauan dokumentazino lana eta ze pasadizo dakarzan. Aitatzekoa da, Raul Perezek berak, behin, gizon bat topau ebala Gipuzkoako herri baten, semeari Jakes izena ipini eutsana, Jacques Anquetilen omenez. Izan be, txirrindularitza zale asko dagoz geurean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa