Euskal Herria, 2017-05-10
Gure Esku Dagok bagilaren 10ean Herritarren Ituna aurkezteko Bilbon milaka pertsona batu gura dauz. Hilabete bat barru, herririk herri galderak osotzeko izan diran adostasunak oinarrizko dokumentu baten batuko dabez. Gure Esku Dagotik adierazo dabe euren mezuak beti be herritarrei bideratuta dagozala eta inoiz ez alderdi politikoei. Bagilaren 10ekoa herritarrak erabagite eskubidean ahalduntzeko hitzordua izango dala aurreratu dau Anjel Oiarbidek, Gure Esku Dagoko bozeroaleak. Zapatua izango dan bagilaren 10ean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Bilboko erdigunean koral koloreko galdera ikur erraldoia osotu gura dau Gure Esku Dagok eta horretarako herritarren parte hartzea eskatu dabe. Anjel Oiarbidek datu gehiago emon deuskuz. Gure Esku Dagok bi euroko prezioan egun horretan erabili ahal izateko koral koloreko kit-a jarraiko dau salgai.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa