Bilbo, 2018-03-14
Bihar eguenez Loraldia Festibalaren barruan Hiru Emakume antzerki lana estreinauko dabe Bilboko Arriaga Antzokian. Mireia Gabilondok Ane Pikaza, Ylenia Baglietto edota Ainhoa Etxebarria aktoreen lana zuzenduko dau. 1962an Sylvia Plath idazle ipar-amerikarrak idatzitako Hiru Emakume izeneko poemea antzezlan bihurtu dabe eta batez be hiru haurdunaldi desbardinen lekukotzak entzun eta ikusi ahalko doguz. Ane Pikaza aktore bilbotarrak antzerki lanaz eta bere pertsonaiaz berba egin deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa