Lekeitio, 2022-06-29
Jaietako unerik ikusgarrienetako bat, Kaxarrankarena da eta aurten lehenengoz kutxan ganean emakume bat ikusi dogu. Aurten, ia 20 urteren ondoren, lesino bategaitik, Asier Uskolak ezin izan dau dantzarik egin eta bere lekukoa Ane Marurik hartu dau. Herri guztiaren aurrean dantzan egiteak errespetoa emoten deutsola onartu deusku Ane Marurik, baina oso pozik dagoala.
Kaxarranka eta gero, Etorkizuna dantza taldeak andren aurreskua dantzatuko dau. San Pedroak jai bereziak dira Lekeition. Atzo jai giroan, iluntzeko zortziretan udaletxean, momentu hunkigarrienetako bat biziko da. Miren Agur Meabe Lekeitioko ohorezko herritar eta alaba kutun izentau eben. Idazleak aitortu dau azkenaldian jaso dauezan izendapenetatik esanguratsuena eta estimatuena dala hau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa