Bilbo, 2020-10-19
Akademiak ahoskerari buruzko gomendioak emon dauz azkenaldion emondako ikastaro baten. Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Urrutiaren arabera euskalkietako ahoskerak euskera batuan be balekoak dira. Euskaltzaindiak gai honi buruz gomendio batzuk emon dauz baina Urrutiak adierazo dau akademiak ez dauela derrigortzen. Euskaltzaindiko presidentearen berbetan hauxe izango da hizkuntzaren estandarizazinoak etorkizunean eukiko dauen korapilo nagusia. Urrutiagaz Ikastolen Elkarteagaz sortutako unidade didaktikoaz, Jagonet zerbitzuaz, Korrikaz, Durangoko Azokaz edo pandemiak Euskaltzaindian eragindakoaz be berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa