Trapagaran-Barakaldo, 2020-07-06
Gaurtik eguztenera bitartean 12.594 ikaslek unibersidadean sartzeko hautaprobea egingo dabe. Bizkaian Barakaldoko BECen areto handi bi prestau dabez eta guztira 1.900 ikasle sartu dira gaur goizean hiru txanda desbardinetan. Helburua distantziak mantentzea izan da. Ikasleakaz batera BECera hurreratu dan Trapagarango Franciscanas de Montpellier ikastetxeko irakasle batek, Ana Ramosek, antolakuntzea ona izan dala esan deusku. Trapagarango ikastetxe honetatik 28 ikasle joan dira BECera unibersidadera sartzeko hautaprobea egitera. Gaur historia, euskera edo kimikako azterketak egin behar izan dabez. Aurton Euskadin igaz baino ikasle gehiagok egingo dabe unibersidadera sartzeko hautaprobea, %8,6 gehiagok hain zuzen be. Ana Ramos irakasleak esan deuskunez ikasleak oso nekatuta heldu dira aurton selektibidadera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa