Lanzarote, 2022-06-09
Bizkaiko suhiltzaileen ordezkaritza bat Lanzaroten dago trafiko istripuetako erreskate txapelketan parte hartzeko. Estadu osoko hainbat suhiltzaile batuko dira txapelketa horretan. Trafikoko istripuei begirako arreta eta lana hobetzeko formazinoa be izango dabe. Uriosteko parketik taldea joan da Lanzarotera. Talde horreetako bat, Ander Momoitio da eta asteon "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu.
Berak azaldu deusku ze proba mota egin beharko daben. Bi maniobra ezbardin egin beharko dabez. Prestazino aldetik gaur egungo kotxeak gero eta hobeak dira. Baina horrek lan egiteko orduan, erreskate bat burutzerakoan, ez dauela laguntzen esan deusku Momoitiok; sarritan traba egiten deutsela material barriek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa