Europa, 2020-03-04
Hego Euskal Herrian 30 mila pertsona inguruk IRPH indizeagaz hipotekaren bat kontratauta daukie. Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indize hau abusuzkoa dala erabagitea epaileen esku geratuko da aurrerantzean. Hori bai atzo Luxenburgotik heldutako sententziari buruzko eretxia emongo dau Auzitegi Gorenak aurton eta horrek jurizprudentzia sortu leike. Bien bitartean Gorenaren ebazpena heldu orduko epaileek libre jokatu leikie. Ander Abuin kasua Europako Auzitegi Nagusira eroan dauen abogaduetako bat dogu eta horretaz berba egin dogu beragaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa