Bilbo, 2021-02-09
Txertaketa kanpainea dala eta, hezkuntzako langileen txandea laster izatea itxaroten dabe Steilas sindikatuan. Behin adineko egoitzetako nagusiak, osasun langileak eta zentro soziosanitarioetako kideak txertatuta irakasleen sindikatuak hezkuntzako langileen unea heldu behar dala esan dau. STEILASeko Ana Perezek adierazo deusku lehentasuna ume txikienakaz lan egiten dabenek izan beharko leukiela. Jantokietako beharginentzat be txertoa beharko litzatekela uste dau Perezek. Momentu honetan ikastetxe guztiak zabalik dagoz Euskadin baina 140 ikastetxetako 250 ikasgela sarratuta dagoz, ikasgela guztien %1,42.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa