Balmaseda, 2016-09-09
Antxina Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deialdia ez zan emailez egiten, ez zan fax bitartez egiten. Deia, mendi tontorretatik egiten zan, adar bati putz eginda ataraten zan soinuaren bidez. Antxinako ohitura hori errekuperetako eguna Deiadar Mendien eguna izaten da, eta bizkaitar askok domeka honetan ospatuko dabe Balmasedako Kolitza mendira joanda. Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea dan Ana Otaduik ohitura honi buruzko azalpenak emon deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa