Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Lau Haizetara

Amorebieta-Etxanoko Udalak Auzotaxi zerbitzua jarri dau

Zornotza , 2012-11-29

Prezio murriztua izango dauan taxi zerbitzuak urigunetik urrunen dagozan auzoak erdiguneagaz lotuko ditu, bertan dagozan zerbitzu nagusietarako irispidea erreztuz (anbulatorioa, ikastetxeak, banketxeak, dendak, etab.).
Abenduaren 3an hasiko da martxan Auzotaxi zerbitzua. Lankidetza hitzarmena izenpetu dabe horretarako Udalak eta udalerriko taxilariek.
Astelehenetik barikura bitartean emongo dabe zerbitzu hau taxilariek, ia hamabi orduz, goizeko 7:30etik iluntzeko 19:00etara. Zerbitzua eskatzen daben auzokideak etxean batuko dabez eta, holan eskatuz gero, bueltan etxera eroango dabez .
 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia