Amaia Mayor , 2021-11-17
Gero eta erizain gitxiago dagoz eta bat bera be ezin dala galdu esan dau Amaia Mayorrek. Lehen Arretan, ospitaletan eta kontaktuen jarraipena egiteko erizainak behar dirala aldarrikatu dau SATSE sindikatuko ordezkariak gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Mayorrek dino azken hilabeteetan lau mila behargin gitxiago dagozala Osakidetzan, horreetatik asko erizainak. Profesional horreek barriro be kontratatzea eskatu dau SATSEk.
Gaur Bizkaiko erizainei omenaldia egin deutsie Deustun inaugurau daben eskultura baten bitartez. Jesus Lizaso artistak sortutako "Burdinaren Arimak" eskulturaren bitartez erizainei zor jaken autortzea egiten jakela uste dau Amaia Mayorrek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa