Bilbo, 2020-02-28
Bilbon 13 urteko neskato bati sexu gehiegikeriak eragiteagaitik hiru pertsona atxilotu dabez. Ertzaintzak gaur goizean bertan baieztau deuskunez atxilotuetako bi 19 eta 21 urteko gazte bi dira. Egunkari baten agertzen dan informazinoan 2 atxilotu aitatzen dira baina hirugarren baten atxiloketea be baieztau geinke. Erasoa pasa dan zapatutik domekarako goizaldean gertatu zan Iturribide kalearen inguruan. Atxilotutakoek lapurretakaitik aurrekariak daukiez eta Ertzaintzak dino operazinoa hondino zabalik dagoala. Amaia Arregi, Bilboko udaleko segurtasunerako zinegotziak eraso txarretsi dau. Amaia Arregik kasu honetan salaketa jartea oso garrantzitsua dala adierazo dau, salaketearen osteko bidea luzea izan arren komisaldegira joatea komeni dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa