Bizkaia, 2022-06-02
Gero eta bizkaitar gehiagok hondakinak birziklau dagiezan BFA plan barria da diseinetan dabil udalen laguntzeagaz. Plan horretan hondakinak sailka birzikletan dabezanei bonifikazinoak emotea aztertzen dabilz. Jasotako proposamenak zehazten dabilzala esan deusku Ingurumen diputadua dan Amaia Antxustegik.
Lezamako balizko zabortegiaz galdetuta Antxustegik esan dau gai horretaz Aldundia komunikabideetatik enterau dala, sortzen dan zaborra, nonbaiten batu behar dala. Azpiegiturak behar dirala horretarako. Beti segurtasuna bermatuta.
Hondartzen denboraldi barriaz be luze eta zabal berba egin dogu Urdaibai Bord Centerretik egin dogun irratsaio berezian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa