Bilbo, 2020-12-17
Lau ta erdiko txapelketa nagusiko finalaurrekoak jokatuko dira astegoien honetan. Jokin Altuna eta Oinatz Bengoetxea lehiatuko dira zapatuan Bilboko Bizkaia frontoian eta amezketarra da faboritoa finalerako sailkatzeko. Bigarren finalaurrekoa domekan jokatuko dabe Erik Jakak eta Joseba Ezkurdiak Eibarko Astelena pelotalekuan. Ezkurdia, egungo txapelduna faborito garbia bada be, Jaka ezustekoa emoten ahaleginduko da, buruz buruko nagusian egin eban legez. Promozio mailako txapelketeari jagokonez, barikuan jokatuko dira finalaurrekoak Gernikan. Aitor Elordi malllabiarrak Zabalaren aurka jokatuko dau eta Dariok Egiguren Varen kontra. Iñaki Iza izan dogu Jokoan tartean lau ta erdiko txapelketearen azken txanpea aztertzeko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa