Bizkaia, 2015-04-17
Eleizbarrutiko Zeinuaren egunean ehundaka gazte batu dira gaur Bilboko Santiago Katedralean. Eguraldia dala eta Arriagatik Moyuara deituta egoan martxea bertan behera geratu da. Azkanean Eleizbarrutiko ikastetxeetako gazteek on Mario Izeta gotzainagaz batera otoitzaldia egin dabe katedralean. “Batu eta banatu” lelopean aberastasuna banatzeari buruzko hausnarketea lantzeko tailerrak egin dabez Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek. Bittor Madariaga, Alkartasun Zeinuaren eguneko antolatzailetariko batek helburuak azaldu deuskuz. On Mario Izeta gotzainaren arabera oraingo hazkunde ekonomikoa ez da sarreren banaketa zuzenagoaren bermea. Gaur egungo pobrezia datuek gure banaketa ereduaren makaltasuna isladatzen dabela be gaineratu dau Bilboko gotzainak. Bittor Madariagak, Alkartasun Zeinuaren eguneko beste ekimen batzuk azpimarratu deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa