Getxo, 2021-02-19
Algortako San Nikolas ikastolak bere ikasleak naturan murgiltzeko proiektu pedagogiko praktikoa eta barritzailea jarri dau martxan. Getxoko Ikastoleak Yauri Etxaldeagaz alkarlanerako akordio bat zarratu eban 2019an eta ikasturte honetan zehar (2020-2021) proiektuari ekingo deutse. Egitasmo berezi honek ikasleentzako baserriko bizitzan oinarritutako ibilbide pedagogiko osoa eregitea dau helburu. Horregaz batera, San Nikolas Ikastolearen laborategi pedagogikoa praktikara eroatea lortu dabe. Yauri Etxaldea ikastolatik gertu dagoan baserri bat da; bertan, produktu ekologikoak produziduten dira eta baserriko animaliak be badagoz. Gainera, inguruan biodibersidadea askotarikoa eta zabala daukanez, ikasleek esperientzia barriak biziteko aukerea dabe. Ekimen honen protagonistak San Nikolas Ikastolako lehen hezkuntzako ikasleak dira, eurak diralako baserriaren berezitasunak errealidadean esperimentetan dabenak. Josu Elortegik Algortako ikastola honetak kideak proiektuaren helburuen barri emon deusku.
Argazkia: Bizkaie !
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa