Amorebieta-Etxano, 2022-07-19
Amorebietak Federazinoaren Lehen Mailan jokatuko dau datorren denporaldian. Maila barria, azulentzat, bigarren mailan egon eta gero. Asier Goiria Kirol zuzendariagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Goiriak dino aldaketa sakona egiteko sasoia dala. Hon behineon, 14 jokalari daukiez. Igaztik Unai Marino atezaina baino ez da geratu. Itxitako 4 jokalari itzuliko dira (Mikel Goiria atezaina eta Beñat Garro, Beñat Leiza eta Unai Uberuaga atzelariak). Aitor Intxausti atzelariak bigarren taldetik igon dau. Goiriak nabarmendu dau herriko jokalariek, aurten, aukera gehiago eukiko dabela. Gazte mailatik be bik igon dabe (Xabier Aiarzak eta Usuf Issakhik. Helburua ahalik eta goren ibiltea izango da. Horretarako zelako jokalariak nahi dituen argi daukiela esan deusku Goiriak. Baina prisarik ez daukiela gaineratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa