Bizkaia, 2021-11-10
Energia sortzeko zentral nahiko daukagu, eta gurean itzalaldirik ez dala egongo esan deusku Aitor Urresti irakasleak. EHUko ingenieritza energetiko saileko irakaslea da Urresti. Egunokaz zabaldu dan informazinoa da, munduan itzalaldi bat izango dala, eta argindar barik geratuko garala. Ez dago larritasunerako arrazoirik Urrestiren berbetan. Arduratzekoa beharbada, prezioa izango da.
Austriak eta Txinak be, herritarrei dei egin deutse prestatu daitezan itzalaldirako. Bi herrialde horreetan egoerea ezbardina dala ohartarazo deusku Aitor Urrestik. Estadu mailan, elektrizidadea sortzeko ahalmena gure eskariaren hirukoitza dala azpimarratu deusku EHUko irakasleak. Beraz, arduratzeko arrazoirik ez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa