Bilbo, 2021-06-15
Gorputz hizkuntzari erreparatuta jakin leike familiak eskola jazarpenik dagoan. 100 eskola jazarpen kasu identifikau ziran iaz Euskadin.
Horreetatik 63 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gertatu ziran eta asko, internet bidez.
Eskola jazarpena dagoala esateko hiru baldintza emon behar dirala gogoratu deusku Aitor Albizu irakasleak, Psikologian lizentziatua eta sare publikoko ikastetxeetako bullyignaren aurkako batzordeko koordinatzaileak. Eskola jazarpena detektetako, hasteko, irakasleak ikasleen arteko hartuemonen barri izan behar dau. Etxean barriz, familiak zelan jakin leiken itaunduta Albizuk esan deusku kasu honetan gorputz hizkuntzak garrantzi handia daukala. Jazarpena, ikasitako jokabidea danez, desikasi egin daiteke hezkuntzaren bitartez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa