Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Aitari irabazi nahirik

Bilbo, 2017-11-29

Bilbao Athletic gora begira dago sailkapenean. Azken bost partiduetan 9 puntu lortu ditu. Azkena, Caudali irabazita dagoz Gaizka Garitanoren mutilak (2-0). Gaizka Larrazabal erdilariak azaldu deuskunez, taldea gero eta hobeto dago. Baina, Gaizkak badauka erronka pertsonala be 2. B maila honetan. Aitari irabaztea. Izan be, Aitor Larrazabal Athleticeko jokalari ohi eta Barakaldoko entrenatzailea dau aita. Igaz, Zamudion egoan semea eta Amorebietan aita. Aurten, bata Bilbao Athleticen eta bestea Barakaldon. Oraindino semeak ezin izan deutso irabazi aitari. Gogoz dagoela aitortu deusku Atetik saioan. Beste konbidaduak Lander Iurrebaso (Leioa), Mikel Cuberia (Portugalete) eta Javi Gibert (Zamudio ) izan dira.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia