Euskal Herria, 2017-02-01
Lanbideko bulegoetan gero ta lanbako gitxiagok izena emoten dabela aitatzeagaz batera populazinoaren beherakadea aitatu dauz Etxaidek. Hori dala eta lan merkadua hobetzen ari dala esatea guzurretan ibiltea dala adierazo dau LABek idazkari nagusiak. Bestalde EJak asteon aurkeztutako alokairurako etxebizitzan plan barria kritikau dau. Etxebizitza eskubidea bermatzeko, 2025era bitartean, alokairurako 18 mila etxebizitza behar dirala esan eban Iñaki Arriola sailburuak. Horretarako aurrekonturik ez dagoala salatu dau Ainhoa Etxaidek. Era berean euskal hitzarmenak lehenestetik haratago patronalari pausuak exigidu deutsoz Ainhoa Etxaidek. Maiatzean LABek egingo dauen kongresuan Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaidek lagako dauen idazkari nagusiaren kargua hartuko dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa