Galdakao, 2019-03-14
20 urte baino ez daukaz eta junior mailako munduko 15 onenen artean dago. Oinez eta eskietan ia batera ikasi ebala esan deusku Aingeruk. Zaletasuna gurasoengandik jaso dauela be kontau deusku. Italian harrapau dogu nazinoarteko eski txapelketatan parte hartzen. Italiatik gero Kroazia eta Eslobeaniara doa. Gaur egun eskitik bizi dala esan deusku goi mailan lehiatzeak babesleak emon deutsoz eta horren bitartez soldatea kobretan dauela argitu deusku. Gogokoen slalom eta gigante modalidadeak daukaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa