Berriatua, 2022-02-15
Neguko zesta torneoko lau partidu jokatu dira Gernikako Jai Alai pelotalekuan. Azkena, astelehenean, eta Goikoetxeak 15-12 eta 15-7 menderatu ebezan Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal. 800 zale batu ziran frontoiko harmailetan eta beste berrehun sartu ezinik geratu ziran aforo mugak dirala-eta. Aimar Aldazabalegaz egin dogu berba. Berriatuarra oso pozik agertu da neguko torneoak zaleen artean izan dauen erantzunagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa