Amurrio-Laudio, 2020-08-07
Araba eta Bizkaia batzen dauzen eskualde honetan langabezia taseagaz arduratuta dagoz. Laudioko eta Amurrioko alkateak asteon EJko Arantza Tapia sailburuagaz batzartu dira eta irailetik aurrera mahai bat eratzea ebatzi dabe. Tubacexek 150 langile kaleratzeko erabagiaren barri emon eta gero enpresako zuzendaritzak eta beharginek alkarrizketetan sakondu beharko leukiela esan deusku Amurrioko alkatea dan Josune Irabienek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa