Mungia, 2022-01-19
Herriz Herri saioan, Mungian egon gara San Antontxu biharamonean. Ager Izagirre alkateagaz aztertu dogu udalerriaren egoerea. 2022. urte honetarako, 24 milioiko aurrekontua daukie. Izagirrek nabarmendu dau 3 milioi pasau daukiezala inbetsinoetarako. Esate baterako, 800 mila euro erabiliko ditue kiroldegia barritzeko. Covid aldiari jagokonez, kontuz ibili behar dala adierazi dau, baina bildur barik jokatzeko sasoia dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa