Bilbo, 2018-05-22
Hamar urte betetan dauz aurten Biscaytik fundazinoak eta hori dala eta, tailerra eratu dabe gaurko. ‘Administrazino digitala: Bizkaiko udaletan eraldaketa digitala bultzatuz’ izeneko jardunaldian erakunde desbardinetako ordezkariak batu dabez.
Alaitz Etxeandia Biscaytik fundazinoako zuzendari nagusiak azaldu deuskunez, 10 urtean aldaketa handia egon da.
Gaur egun guztira 127 udaletxe, mankomunidadea eta partzuergok parte hartzen dabe digitalizazino prozesuan. Helburua administrazinoa jentearengana heltzea dala esan deusku Etxeandiak.
Hobetu dana batez be, tramitazinoak web orrialdearen bitartez egin ahal izatea da.
Gaur Euskalduna Jauregian egin dan tailerraz gain urteurrena ospatzeko beste batzuk be egingo dira udagoienean. Urriaren 29an jardunaldi bat be egingo dabe Euskaldunan bertan eta bagilerako world cafe bat be prestau dabe.
Horrez ganera, zabalik dago Udatik izeneko udalekuetan izena emoteko epea.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa