Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Adizkinator APPa mila lagun baino gehiagok jatsi dabe

Bizkaia, 2021-05-04

Adizkinator, euskal aditza ezagutzeko aplikazinoa sortu dabe. Aplikazino barria da Adizkinator. Euskal aditzak bilatzeko aplikazinoa. Aditz trinkoak eta laguntzaileak dagoz datu basean. Euskerazko aditzak praktiketako edo erabilera barriak deskubritzeko aplikazinoa da.
Ander Herranz da sortzailea, Gorlizko AEKko irakaslea. Anderrek esan deusku irakasle izanda, aditzak modu azkarrago baten bilatzeko tresna bilatzea bururatu jakola. 

Lan luzea izan da, aditzak formato ezbardinetan jaso eta azken baten hiru mila sarrera antolatu behar izan dauz. Euskalduntze prozesuan dabiltzanei zuzendutako aplikazinoa dala esan dau Herranzek, baina baliagarria da bai euskaldun barrientzat eta baita zaharrentzat be. Ikasleen eta irakasleen artean harrera ona izan dau Adizkinator aplikazinoak. Erabilgarria dala dinoe eta gustau jake.

Ander Herranz

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia