Bizkaia, 2021-05-04
Adizkinator, euskal aditza ezagutzeko aplikazinoa sortu dabe. Aplikazino barria da Adizkinator. Euskal aditzak bilatzeko aplikazinoa. Aditz trinkoak eta laguntzaileak dagoz datu basean. Euskerazko aditzak praktiketako edo erabilera barriak deskubritzeko aplikazinoa da.
Ander Herranz da sortzailea, Gorlizko AEKko irakaslea. Anderrek esan deusku irakasle izanda, aditzak modu azkarrago baten bilatzeko tresna bilatzea bururatu jakola.
Lan luzea izan da, aditzak formato ezbardinetan jaso eta azken baten hiru mila sarrera antolatu behar izan dauz. Euskalduntze prozesuan dabiltzanei zuzendutako aplikazinoa dala esan dau Herranzek, baina baliagarria da bai euskaldun barrientzat eta baita zaharrentzat be. Ikasleen eta irakasleen artean harrera ona izan dau Adizkinator aplikazinoak. Erabilgarria dala dinoe eta gustau jake.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa