Getxo, 2022-05-17
Getxon “Gu ere bagara” ekimenekoek erakusketa bat eta hitzaldiak be eskainiko dabez, nagusien LGTBI+ kolektiboari ikusgarritasuna emoteko. LGTBI kolektiboaren barruan, pertsona nagusien ikuspegia erakutsi nahiko leukie Ines Bermejo artisteak eta Julen Nafarrate kazetariak horretarako alkarregaz prestau daben proiektuaren bitartez.
Getxon hasiko dira, eta oinarria erakusketa bat izango da; erakusketaz gain, berbaldiren bat be eskainiko dabe. Orain lau egun proiektuaren barri emon ebenetik, jaso dabez dagoeneko lehen istorioak. Esperientzia gehiago jasoteko itxaropena dauke, eta esperientzien barri emoteko aukerea dago, guerebagara@gmail.com helbidean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa