Markina-Xemein, 2021-05-18
Abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina jarri dau martxan Markinako Udalak, UEMAgaz alkarlanean. Gero eta gitxiago dira euskal jatorrizko abizenak gaztelerazko grafiagaz idazten dabezanak. Urtzi Uriarte Markina Xemeingo udalean, euskera zerbitzuko kideagaz gai honetaz berbaz jardun dogu. “Euskara Naiz” kanpainea ipini dabe martxan, euskal jatorriko abizenak izanda, abizenok gazteleraz idazten dabezan herritarrei zuzenduta. Grafia ez aldatzeko arrazoien artean, alperkeria eta ezjakintasuna dagozala uste dau Uriartek. Martxan ipini daben kanpaina honen bitartez, informazinoa emoten dabe eta laguntzea eskaintzen dabe. Horretaz berba egin dogu Urtzi Uriartegaz "Goizeko Izarretan".
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa