Donostia, 2019-04-13
Etxebizitza bat izateko eredu alternatiboak gero eta ezagunagoak dira. Donostian Abaraska proiektua esatebaterako martxan da. Etxebizitza kooperatiboaren bitartez, alternatiba bat eregin nahi dabe. Gipuzkoako uriburuan etxebizitza bat erostea oso garestia da eta turismoaren gorakadeagaz, alokairua be asko garestitu da azken aldian. Hori kontuan hartuta alde batetik, eta bestetik eredu alternatibo bat nahi ebelako, hau da, zelan bizi erabagi nahi ebelako Abaraska proiektua ipini eben martxan hainbat lagunek Donostian. 210 pertsona dagoz gaur egun proiektu horretan, Larraitz Gonzalez Gurrutxagak azaldu deuskunez. Eredu honen abantaila nagusia norberak aukeratzen dauela zelan bizi nahi dauen. Jaubetza kolektiboa da nagusi eredu honetan. Hau da, eregigo daben espazioa kolektiboa izango da. Jabetza eta alkarbizitza uztartu nahi dabez. Ondorioz, espazio amankomun batzuk be izango dabez. Ez dira etxebizitzaren jabe izango. Kooperatibarena izango da etxebizitza.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa