Abadiño , 2020-07-14
Test azkarretan positibo emon daben Abadiñoko GESTAMP lantegiko 8 behargini PCR probea egingo deutsie. Durangaldeko automobilgintzarako piezen enpresarik handienean kezkatuta dagoz. 700 pertsonak lan egiten dabe bertan eta egunero lanera sartu orduko test arin bat egiten deutsie. Zortzik test horreetan positibo emon dabe eta orain PCR proben zain. Bien bitartean zortzirak isolamenduan dagozala esan deusku Ibai Cabrerok, Durangaldeko ELA sindikatuko automobilgintzarako ordezkariak. ELA sindikatuko ordezkariak esan deuskunez, zuzendaritzeagaz berbatuta, GESTAMPen segurtasun protokoloa indarrean dago eta PCR probetan positibo emonez gero neurriak zorroztuko ei dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa