Euskadi, 2020-06-11
Euskadiko Lan Soziedadeen Alkartean, ASLEn, dagozan 250 enpresen artean 100 enpresetan ERTEak ezarri dabez. Lan soziedadeetan kapital sozialaren gehiengoa beharginen esku dago. Enpresa honeen sarea osatzen dau ASLEk eta alkarteko presidente barria, Jone Nolte Usparitza, euki dogu gaur Bizkaia Irratian. Covid19aren krisiak zelan eragin deutsen azaldu deusku. Emoten dau sektore batzutan ERTEak bagilaren 30etik haratago luzatuko dabezala. Espainiako gobernua, sindikatuak eta patronala luzapen hori negozietan dabilz orain. Sektore batzutan ERTEak abendura arte luzatu ahalko ei dira. Euskadiko Lan Soziedadeen Alkartean luzapen hau begi onez ikusten dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa