Artaun (Dima), 2018-11-07
Diman ANTZASTI izeneko proiektua sortu dabe, Euskal Herriko etxe tradizional batera sartuta baserria eta uri bateko etxe modernoa alderatzeko erea dago. Etxe honek denboran atzera bidaiatzeko aukerea emoten dau, barrura sartu eta sasoi bateko baserri tradizionala bisitauko dogu baina baita antxina uri bateko etxe modernoa zana be. ANTZASTI proiektuaren bultzatzaileak Ametzaga ahiztak dira , Cristina eta Elena Ametzaga. Proiektua orain dala bost hilabete jarri eben martxan ta dagoeneko bisita gidatuak eskeintzen hasi dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa