Bedia, 2014-01-16
306 eguneko mugarik bako grebaren ostean Bediako ALFUSeko beharginak bihar bueltauko dira beharrera. Langileek huelgea FFCek 16 behargin kaleratu ebazanean hasi eben. Enpresak ez dau beharginakaz bapebe negoziau gura izan baina lanera bueltatzea estrategia aldaketea dala dinoe beharginek. Gontzal Eguzkitza LAB sindikatuak datu danak emon deuskuz. ALFUS erosi nahiko leuken kanpoko enpresa batek lan taldea aktibo dagoala ikustarazotea da beharginen helburua.Hau guztia, enpresak aurrera jarraitzeko, kaleratutako langileak beharrera bueltatzea ezinbesteko baldintza dala nabarmenduta. Bihar goizeko 11etan apiriletik hesi batzukaz sarratuta egon dan lantegira bueltauko dira. FCCren erantzuna zein dan ikusiko dabe orduan. Arratiako biztanlei ordu horretan ALFUSerako martxa baten parte hartzera deitu deutsie. ELAk eta LAB sindikatuek Jaurlaritzari eta BFAri FCC lako enpresakaz ezelango kontraturik ez sinatzeko eskatu deutsie.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa