Euskal Herria, 2016-02-03
50 minutuko ikusentzunezkoa osotu dau AIKOk. Jotari gorazarrea egiteko luzemetraia hain zuzen be. Estreinaldia otsailaren 12an Bilboko Abandoibarrao Bizkaia Aretoan izango da. Lan honetan Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Larraitz Artetxe, Cesc Gelabert, Jon Maya, Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoien edota Peter Ansorenaren berbak entzun geinkez. AIKOko Sabin Bikandik Euskal Herrian dagozan dantza guztiak kontutan hartuta, jota, zergaitik aukeratu daben azaldu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa