Leioa, 2014-11-14
Leioako kanpusean 78 frutarbola landatuko dabez Ostalaritza Eskolako ikasleek fruituak aprobetxau dagiezan. 60 bat kimu landatu dabez dagoeneko, EHUak eta BFAk alkarregaz parte hartzen daben proiektu honetan. Irune Zuloaga, BFAko nekazaritzarako zuzendariak azalpenak emon deuskuz. Sagarrondoak, madariondoak, gereziondoak, okaranondoak eta beste mota batzuetako frutarbolak hazten egongo dira Leioako Ostalaritza Eskolaren ondoko zelaian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa