Bilbo, 2012-09-19
Lau urteko lanaren ostean Euskaltzaindiak, BFAk, JAKINek eta Frantzizkotarren Anaidiak Luis Villasanteren lan guztiak digitalizauta aurkeztu dabez. Aita Villasante 1920an Gernikan jaio eta 2000an hil zan Arantzazun. Gogoratu Luis Villasante 1970etik 1988ra euskaltzainburua izan zala. JAKINeko Joan Mari Torrealdaik zuzendu dau lan guztia. Villasantek 57 urtetan argitaratutako 929 idazlan katalogau eta batu dabez eta Euskaltzaindiaren webgunean dagoz ikusgai. Gaiei jagokenean erlijio gaiak eta euskereari zein literatureari buruzkoak topau geinkez. Hiru dokumentu mota be bildu dabez eskuzkribuak, gutunak edota argazkiak. Idazlan guztiak PDF formatuan eskaintzen dira "Dokumentua" izeneko Villasanteren jatorrizko bertsinoa eta baita "Testu zuzendua" izenekoa, JAKIN taldeak atondutakoa.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa